Jarduera ekonomikoa

Lehen sektorea

Larragan nekazaritza, industria-jardueren osagarri da, industrian diharduen langileriaren gehiengoak berezko lan-jarduera bestelako ekintzekin partekatzen baitu. Laborantza-motak honako hauek dira:

  • Lehorreko nekazaritza: zerealak, garagarra, garia eta oloa. Mahatsondoa. Olibondoa. Zainzuriak. Hazitegiak. Laborantza industriala: ekilore eta koltza. Fruta-arbolak: almendrondoa
  • Nekazaritza ureztatua: zerealak, artoa, alpapa eta zalkea. Barazkiak: piperra, tomatea, zainzuriak,…Fruta-arbolak: mertxikondo, sagarrondo, udaerondo, gereziondo,…Lekadunak: babarrunak, babak, txitxirioak, ilarrak,…Patata. Laborantza industriala: azukre-erremolatxa.
  • Belardi eta larreak
  • Baso-lurra
  • Bestelako azalerak

Artzaintzari dagokionez, ardi-aziendak nagusitzen dira, txerri- eta behi-aziendak egon badaude ere. Behi-aziendei dagokionez, Herederos de Ángel Macua, Ana Corera eta Alicia Urrizaren zezenketarako basabereen aziendak aipatu behar dira.

Bigarren sektorea

Udalerriko oinarri ekonomiko nagusiena da. Larragako industria-jardueren gehiengoa nekazaritzako elikagaien industriarekin eta eraikuntza enpresekin erlazionatuta dago. Azkenik, aipatu beharra dago, larragestar ugari dagoela udalerri kanpoko industrietara lan egitera doana.

Hirugarren sektorea

Jarduera anitz jasotzen ditu bere baitan, hauen artean, ondorengoak nabarmentzen direlarik:

  • Merkataritza: ohikoak diren establezimenduez gain, urteko astearte guztietan asteroko azoka txikia antolatzen da Foruen Plazan.
  • Irakaskuntza: bi ikastetxetan ematen da. “Gatopato” zentroan 0-3 urte bitarteko zikloa ematen da eta “San Miguel” Eskola Publikoan Haur eta Lehen Hezkuntza, azken honetan, jantoki-zerbitzuarekin
  • Osasuna: udalerrian dagoen osasun-zentroak oinarrizko zonaldean (Larraga, Berbinzana, Miranda de Arga eta Artajona) dauden osasun-beharrak asetzen ditu
  • Mankomunaturiko zerbitzuak: Larraga, Arga-Valdizarbe Ur eta Zabor-Mankomunitatearen baitan dago
  • Udal-zerbitzuak
La vid constituye parte importante de la actividad agrícola de Larraga
Reses bravas de lidia en Larraga