Kaixo lagunak, datorren 2.012-ko urtarrilaren 8-an, igandea, Larragako kaleak berriz atletismoaren jai herrikoi handian bihurtuko dira, non GUZTIEK parte hartu ahalko duten, badator eta errege eguneko krosaren XXIV. edizioa, herriko kale zorrotzenetako batzuk ibilbidearen parte izango dira, bertan, parte hartzaileek bere prestakuntza fisikoaz gain, atletismoarekiko bere grina erakutsiko dute.
Ohitura den lez, txikienengatik hasiko gara goizeko 10.05-etan, frogarik garrantzitsuena ohikoa den moduan, 11.30-etan izango da, eta maila guztientzako lasterketak izango dira, non ohiko parte-hartzaile askoren erronka aurreko urteko denbora murriztea izango delarik.
Antolakuntzatik enpresa guztiek bere ekarpen ekonomikoarekin egiten duten ahalegina eskertu nahi dugu, krisi garai hauetan froga burutzea ahalbideratzen digutelako.
Urte honetan ere, Roberto Ezpeleta gure laguna izango dugu gogoan, 2.006 urtean froga honetan parte hartzen hari zela hildakoa, eta baita ere arrazoi ezberdinak direla medio aurten etorri ezingo diren atleta ezberdinei, datorren edizioan gurekin egon daitezen.
Horregatik hemendik atleta guztiak gonbidatzen ditugu Larragara etor daitezen kirolaz kalean gozatzera, kirol goiz atsegin batez, adiskidetasunaz eta zergatik ez, lagunen batekin lehian egitera, guztiak itxaroten zaituztegu.
El reglamento que rige el Cross de Reyes de Larraga es el siguiente:
Larragako Erregeen Krosean banatuko diren garaikurrak honako hauek dira:
| GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK | |
| 1Ί | 200 |
| 2Ί | 175 |
| 3Ί | 150 |
| 4Ί | 100 |
| 5Ί | 75 |
Larragako Erregeen Kroseko sailkapena ikusteko sakatu HEMEN.
Hemen daukazu Larragako Erregeen Kroseko ibilbidearen mapa. Inprimatzeko sakatu HEMEN.

| ORDUA | URTEA | KAT. | DISTANTZIA | ZIRKUITOA |
| 10:05 | 07/08/09 | Miniak | 75m | E |
| 10:15 | 05/06 | Aurre-Benjaminak | 350m | D |
| 10:20 | 03/04 | Benjaminak | 880m | C |
| 10:30 | 01/02 | Alevinak | 880m | C |
| 10:40 | 99/00 | Infantilak | 1550m | A |
| 10:50 | 97/98 | Kadeteak | 1950m | B |
| 11:00 - Behe mailako kategorien sarien banaketa | ||||
| 11:30 | 94/95/96 | Juniorrak | 7400m | 1A+3B |
| 11:30 | 72/93 | Seniorrak | 7400m | 1A+3B |
| 11:30 | ../71 | Beteranoak | 7400m | 1A+3B |
| 11:00 - Helduen kategoriaren sarien banaketa | ||||








