Festak eta tradizioak

Larragako ondare kulturala gure arbasoengandik jasoak izan diren, baina gaur egun ere bizirik dirauten, festa eta tradizioetan azaltzen da.

Jaiegunen egutegiaHasierara igo

Hiru data nabarmentzen dira Larragako jaiegunen egutegian:

Maiatzaren 3a, Sorospenaren Kristo Santuaren eguna, abuztuaren 6a, zaindariaren jaiekin eta irailaren 29a, hiribilduaren San Miguel Arkanjelu patroiaren eguna. Hiru kasuetan, antolatzen diren prozesioak nabarmendu behar dira.

Gainera, San Miguel Arkanjeluaren ohorezko jaiak, azken urteetan abuztuaren 5a eta 11a bitartean ospatutakoak, badute, Erriberako herri gehienetan bezala, entzierro eta behi txuliaketen erakargarria, are eta gehiago, herrian diren behi suharren hiru ganadutegiren existentzia kontuan harturik.

Ohituren atalean San Antonen sutzarrak aipa genitzake, urtarrilaren 16ko gauean ospatzen direnak, bere jaiegunaren bezperan, non sua piztu eta santuari eskatzen zaion etxeko abereak babes ditzan. Ospakizuna sutzarren txingarren aurrean afaria partekatuz bukatzen da. Otsailaren 3an, San Blas egunean, ohitura da elizara joatea etxean egindako errosko-uztaiekin, santuari eztarriko gaitzen kontrako babesa eskatzeko. Eta azkenik, Xabieradak aipa genitzake, martxoaren hasieran, Larragatik Zangozarainoko erromesaldia egin eta gero, ragestarrak Vera Cruz kofradiaren egurrezko gurutze handi batekin, Xabierreraino gurutze-bidea irekitzen dutenean.

Procesión en Larraga

Behi suharraHasierara igo

LLarragak badu abelburu suharren inguruan tradizio handia eta honegatik, urtean behin Udalak, Erdialdeko Garapen Partzuergoak lagunduta, “Larraga behi suharraren lurraldea” festa antolatzen du.

Zelaia

Festa honen altxorrik handiena ganaduaren suhartasuna landu eta hauek hazten diren zelaia bertatik bertara ikustea da. Lursailak bere ateak ireki ohi ditu suharren mundu liluragarria ezagutzera emateko eta nahi duen orok animalia hauen bizia eta hazkuntzara gerturatzeaz gain, ohikoak diren basa-faenak bertatik bertara ezagutzeko.

Erakusketak

Zelaiko lana zoragarri bihurtzen duten eguneroko lanen erakusketak egiten dira. Probaketa bat, ganaduaren lanketa, zekor baten zerraketa bat zertan den erakutsi. Animaliak bere habitatean eta orokorrean, ganadutegi batean ikusteko eragingarririk nagusiena, ziur asko. Lursailera gerturatzea, zelai suharrari loturiko ohitura hauekin bat egiteko aukera bat da.

Bestelako ekintzak

Ekitaldi hau goizez garatzen bada ere, festari ez zaio hemen amaiera jartzen, arratsaldez eta herriko enparantzan suharrekin erlazionatutako ekintza desberdinak ikus baitaitezke, hauek guztiak, oso interesgarriak suertatuko zaizkio gerturatu nahi duen orori.

La vaca brava es una de las fiestas mas importantes de Larraga

Organoaren zikloaHasierara igo

Urtero, San Miguel Arkangeluaren Elizan antolatzen da abuztuaren bigarren hamabostaldian. Parrokia-organoa irizpide izanik, zikloaren helburua tresna historiko honen kalitate handiko soinu-aberastasuna erakustea da, baita Diego Miguel Gómez Azoz artista gogora ekartzea ere. Aipaturiko egitaraua, “Diego Gómez” Musika Elkarteak antolaturiko hainbat kontzertu profesionalez osatzen da, hauek guztiak, Jesús Mª Muneta Martinez de Morentin musikologoaren zuzendaritza teknikopean. Larragako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta udalerriko hainbat enpresek babesten dute.

Diego Gómez Larragan 1752ko urtarrilaren 7an jaiotako organo-jole bat izan zen. Honen aita, San Migueleko parrokiaren organo-jolea zen eta honela piztu zitzaion Diegori organoekiko interesa. Honek guztiak, ofizioa ikastera eraman zuen, baita San Andreseko 59. zenbaki ondoko etxean organo tailer bat eraikitzera ere. Tailer honetan, besteak beste, Larraga, Abarzuza, Olite, Tutera, Esparza de Salazar, Artajona, Lodosa, Mendigorria, Andosilla eta Orreagako tresnak sortu ziren. Lortutako garrantziagatik, Iruñako Apezpikutzako organo obren ikuskatzaile izendatua izan zen. 1834ko azaroaren 15ean Larragan hil zen 83 urte zituela. Bere seme Antoniok familiako tradizio honi jarraitu bazion ere, ez zuen bere aitak lortutako garrantzia eskuratu. Honek, izan ere, ez zuen Nafarroako Organo Eskolako azken irakaslea izatea ekidin, honek adieraziko zuen Larragako Tailerrak izan zuen garrantzia handia.

Detalle del órgano de la parroquia de San Miguel en Larraga

Ardoaren IbilbideaHasierara igo

Nafarroako Ardoaren Ibilbideak kontu handiz hautaturiko lurralde honetako upeltegi eta establezimendu turistikoak hartzen ditu bere baitan, bere kalitate zein profesionaltasunagatik aukeratuak. Hauek guztiek, ardoaren kulturan eta bizitza onaren gozamenean murgiltzen lagunduko dute.

Erdi Aroko garaiak burura dakarzkiguten herrigune historiko eta jauregiek, zonalde honen berezitasun eta ondare-aberastasunak, bertako jendearen berotasun eta atsegintasunari gehitu behar zaizkio bisitan datozkigunei harrera on bat eginez, Donejakue bideko puntu izanik, bisitari asko pasatzen da bertatik.

Norberaren ibilbidea antolatzera gonbidatzen zaitugu; Larragak Nafarroako Ardoaren Ibilbidean dauden 5 establezimendu baititu: El Castillo Erretegian eta Casa Perico Jatetxean tokiko jakiak dastatu ditzakezu eta El Castillo eta Villa de Larraga Hoteletan ostatu hartu, baita Macaya Upeltegien saldak dastatu ere. Larragan bi behatoki daude, bat, mahatsondoaren txertaketak hazi, landu eta merkaturatzeko aproposak diren lur-eremuak erakusten dituenak eta, bestea, Arga Ibaiari loturikoa, bertatik eta iparraldean Perdoneko, Tajonar eta Uxue mendilerroak erakusten dituenak, hegoaldean Erriberako aran handien hasierak erakusten dituenak eta eskuinean Montejurrako gailurra eta Loquizeko Mendilerroa erakusten duena.

Disfrute de la mejor ruta del vino de rioja en Larraga