Larraga, Nafarroako Foru Erkidegoaren erdialdean kokatzen den udalerria da, Erdialde edo Erribera Altuan. Iparraldean Mendigorriarekin mugatzen da, ipar-ekialdean Artaxoarekin, hegoaldean Berbintzana eta Miranda Argarekin, hego-mendebaldean Lerinekin, ekialdean Tafallarekin eta mendebaldean Oteitza Iguzkitza eta Baigorrirekin. Udalerriak 77,4 km2ko hedadura du, udal-hedadurari dagokionez, Nafarroako udalen artean hogeita bederatzigarren postuan egonik.
Arlo administratiboari dagokionez, udalerri maila dauka eta Oliteko Merindadearen kidegokoa da, juridikoki, aldiz, berezko Bake Epaitegia dauka eta Tafallako Alderdi Judizialaren parte da.
Mugak:
Larragako udalerrian ez dago garaiera alturik duen mendirik. Mendixka txiriak besteri kez daude, hauen artean aipagarrienak: Vaqueriza (408 m.), Lastaza (500 m.), San Marcos (526 m.), La Nava (420 m.), La Melonera (421 m.) eta San Lorente (486 m.).
Herrigunea Gazteluaren (452 m) hego eta mendebaldeko hegaletan kokatzen da.
Arga ibaiak udalerria zeharkatzen du, iparretik hegoaldera, herrigunetik 700 metrora pasatuz. Dena dela, altitude desberdintasun handia dago herriaren kokapen altuagatik.
Herrigunea inguratzen duten lur-eremu guztiak corraliza deituriko eremuetan zatituta daude: Arribas, Balsa, Cabras, Carnicerías, Corte, Dehesa, Estaza, Laguna, Landaza, Linte, Molonera, Nava, Plano, Romeral, Salobral, San Blas, Sancho Martín, San Gil, San Gil (Esparza), Sausañe, Serna eta Valdecaballos.



