Larragako historia

Historiaurrea (K.a 4.000 – K.a 1.800 inguru)

Larragako okupazioari buruzko berriak historiaurreko aroetan baditugu ere, momentuz, aldi honetako aztarnategi arkeologikorik ez da topatu. Dakigunez, hondarrik zaharrenak aldi neolitiko eta ondorengo Kalkolitikoari dagozkio, eraikuntza megalitiko posible bat eta La Sarda, Gandaraiz edo Las Cabras bezalako kanpoko kokalekuetan sakabanaturik topatu diren erreminta litiko batzuk, honen adibide dira.

Protohistoria (K.a 1.800 – K.a 100)

Protohistorian bi aro daude, Brontze Aroa eta Burdin Aroa. Garai hauetatik kontserbatzen dugun aztarnategirik aipagarriena Castellongoa da (Cebror), Arga ibaiaren ondoko ibai-lurrean kokatua.

Antzinaroa (K.a 100 – K.o 711)Hasierara igo

Antzinaroarekin, erromatarren etorrera eta bertako biztanleriaren akulturazio eta mestizaje prozesua eman zen. Momentu honen adibide argia, parte zaharrean 1987.ean aurkitu zen botozko aldare erromatarrean eta honekin batera aurkitu ziren hainbat zutabetan daukagu, gaur egun, Las Eretasko (Bebinzana) museo arkeologikoan ikusgai daudenak. Aurkikuntza honek estali diren beste batzuekin edota inguruan zulatu gabe dauden beste batzuekin batera, Tarragako hiri federatua parte zaharrean bertan egon zitekeela pentsatzera garamatza, Ptolomeo eta Plinio Zaharrak hala izendatua. Dena dela, oso egoera hondatuan mendeetan zehar eman den etengabeko joan-etorriengatik. Aukera hau Nicolas De Miguelek Nafarroako Historia Orokorreko III. Kongresuan (1994) planteatu izan zuen eta Amparo Castiellak “Por los caminos romanos de Navarra” (2003) obran berretsi zuen. Berriki, Igor Cachok VII. Historia Kongresuan eskualde mailako garrantzia duen Larragako aztarnategi arkeologiko bat azaldu du (2010).

Mendebaldeko inperio erromatarraren gainbeheraren ostean K. o 476.ean barbaroen inbasioak etorri ziren. 711.ean musulmandarrek Hispaniako bisigodoen erreinua menderatu zuten eta kristauak iparraldean babestu ziren, gure lurraldean Nafarroako Erreinua sortuz.

Erdi Aroa (711-1512)Hasierara igo

Larragari buruzko lehenengo dokumentu bidezko erreferentzia 1052.ekoa da, García erregeak Santa Maria de Najerari Larragako udalerrian inskribaturiko Berbintzanako monasterioaren dohaintzagatik. 1153 eta 1158 bitartean Larraga, Urraca erreginaren gaztelako doteari gehitu zitzaion, honek, Antso Jakitunak Larraga suntsitzea ekarri zuen 1156.ean, hondamendi handia eraginez inguruan. Populatzea berreskuratzeko, errege honek berak 1193.ean Larragari foru berriak eman zizkion. Hauek, Artaxoa (1193), Mendigorria (1194) eta Miranda Argakoekin (1208) Novenerako Foruan bilduko ziren gerora, Foru Orokorraren aldarrikapena (1238) baino lehenagoko Nafarroako tokiko zazpi foru-familietako bat. Orokorrean, Novenerako Forua bere izaera zaharkitu eta humanitarioagatik nabarmentzen den eskualde mailako testu juridiko bat da, bederatziurrenaren ordainketaz salbuesten du eta urtean ordaindu beharreko kopurua bateratzen du. Auzitegiaren egoitza Larragako San Esteban elizan zegoen, bertan zin egiten zen eta ordaliak egiten ziren, Fortún Pérez de Ciriza ikerlariak dioen moduan. Garai honetan, XII.aren amaieran XIII.aren hasieran, Sorospenaren Kristo Santua taillatu zen eta aurrerago berezko gazteluaren eskumena eskuratuko zuen Nafarroako lehenengoetariko kontzejua bezala agertuko zen. Hau 1276.eko omenaldi-eskutitz batean ikus daiteke, non, Larragako erdi aroko argizarizko zigilua dagoen: hiru dorreko gaztelu bat bost arkuko zubi baten gainean.

1366.ean Larragak 189 su zituen eta Nafarroako hamar kontzeju populatuenen artean zegoen. 1379-1389 eta 1476-1479 bitartean, Larraga gaztelako protekturatu izatera bueltatu zen. XV mendearen erdialdean gerra zibila hasi zen agramontetar eta beaumontetarren artean, Aragoiko Juan II.ak Vianako Printzeari koroa ez eman eta penintsulako politikan erabiliz. Gatazka hau zirauen bitartean, 1468.ean, erregeek Leringo Kondeari herribilduko eskumen zibil eta kriminalak eskaini zizkioten, eta 1479.ean betiko baieztatu zioten baja eta medianarekin batera. Dena dela, 1507.ean kendu eta Larraga Herribildu On mailara igo zuten eta pribilegio batzuk eman zitzaizkion, Nafarroako Gorteetan lekua eta botoa ematea, askatasun komertziala, arma-ezkutu berria edo feria pribilegioa, beste eskubide batzuen artean. Lehenago Cesar Borgiak, Alejandro VI Aita Satuaren semeak, setiatu zuen, bere saiakeran porrot eginez.

Aro Modernoa (1512-1808)Hasierara igo

Nafarroako Erreinuaren konkista ostean (1512) eta Gaztelara gehitzearekin, 1507.ean konfiskaturiko Leringo Kondearen jabegoak bueltatu ziren eta 1507.eko Pribilegio Errealen eskumen batzuk efekturik gabe gelditu ziren. Honekin guztiarekin, Leringo Kondeak – ondorengo Albako Dukea – herribilduaren gaineko eskubideak berreskuratu zituen 1837.erarte, jurisdikzio-agintaritzak erabat baliogabetu ziren urtea arte. Honek Larragak bere gaztelua mantentzea bideratu zuen, nafarroako gaztelu gehientsuenen suntsiketaz salbatuz, 1788. erarte, urte honetan herriak berak bere suntsitzea eskatu zuen.

XVI mende inguruan San Miguel Arkangelu eliza handitu zen nafarroako berpizkunde garaiko obra arkitektoniko nabarmentzat hartua izandakoa. XVII. mendean emandako gertaerarik nabarmenenak Berbintzanako independentzia (1647) edo Rodriguez de Arellano (Maiorazko) familiaren gorakada eta igoaldia izan ziren. XVIII. mendean Foruen Plaza eraiki zen eta Diego Gómez bizi izan zen, Nafarroako organerorik garrantzitsuenetariko bat, hainbat tresna sortu izan zituenak gure herrikoa bezala.

Gaur Egungo Aroa (1808-1977)Hasierara igo

Independentziaren gerrarekin batera (1808-1813) Gaur Egungo Aroa etorri zen Larragara. Gerra karlistekin (1833-1840, 1872-1876), Larragak aro historiko mamitsu eta garrantzitsuena biziko zuen, bastioi liberala zen herri honetatik garaiko jeneral garrantzitsuenak pasa baitziren (Fernández de Córdova, Espartero, Martínez Campos, Concha, Primo de Rivera, Echagüe, Moriones, ea). Gauzak honela, 1788.ean botatako gaztelua berreraiki zen osagarriak ziren bestelako fortifikazion-motekin, XX. mendean desagertuko bazen ere. Herribilduaren inguruan defentsa bat eraiki zen eta 1875.eko otsailaren bitik bostera, Alfontso XII erregeak Larraga bisitatu izan zuen tarteka. Larragak bando liberalean izandako garrantzia bando karlistan izan zuen ere, bertatik irten baitziren garaiko pertsonaiarik eraginkorrenak: Garcia jenerala, Larragako fray Ignazio, Mendiry jenerala, Garcia koronela edo Aldundiko lehendakariordea Manuyel Larraya (zaharberritzea). 1834ko azaroan, Carlos Maria de Borbon infante eta ezkongaia, Larraga bisitatu zuen Zumalakarregi eta Iturraldrekin batera, zazpi batailoiren eta sei zaldieria eskuadroiren frontean. Denbora gutxi pasata, 1835ean, Zumalakarregi Larragako zubian porrota jasoko zuen.

San Vicente de Paúl-eko mojak, 1904.ean Larragako ospitale zaharraz arduratu ziren eta honekin batera, irakaskuntzaz arduratu ziren 1995erarte. 1918.ean lehengo aldiz ekarri zen ura herrigunera eta udalak 1.500 eta 2.000 erregu-lur komunal banatu zituen herriak hala eskatuta. Elektrizitate eta argia lehenago iritsiak ziren. Une hartan, bizitza politiko eta sozialak gehien baldintzatu izan zuena komunalaren zedarritzea izan zen, bereziki, II. Errepublika bitartean. Denbora gutxi bat pasata Larragako Guardia Zibilaren kuartela Artaxoara aldatu zen, bertan eraiki baitzioten kuartel berria. Biktima kopuru handia utzitako 1936ko zoritxarreko gerra zibilaren ostean, Larraga pixkanaka-pixkanaka errekuperatuz joan zen eta honela kooperatiba moduko nekazal elkarteak sortuz joan ziren. Hirurogeita hamargarren hamarkadan industrializazioa izan zen eta horrekin, nekazaritzako teknifikazioarekin batera, hirurogeita hamar eta laurogeigarren hamarkadetan langile asko Erdialdeko eta Iruñea inguruko lantegietara joateak bideratu zuen. Honek ez zuen eragin txarrik izango mahatsondo-haztegien gorakada nabarian, gerora, Larraga nazio mailako ekoizlerik nagusiena bihurtuz.

Gaur Eguna (1977-...)Hasierara igo

1977.ean Espainia demokraziara pasa zen eta 1986an Europar Batasunean sartu. Aipaturiko azken urrats hau Larraga eta Peyrilhac (Frantzia) arteko 1991.eko senidetzean egikaritu zen. Azken urte hauetan herrigunea haziz joan da eta oinarrizko zerbitzu berrien egokitzea eman da: kiroldegiaren eraikuntza, eskola publikoa, osasun-zentroa, araztegia, sareen berritzea, lursail-kontzentrazioa.

Textua: Igor Cacho Ugalde