Larragako leku Monumentalak

Maiorazko JauretxeaHasierara igo

Sor Julia Ruiz kalean kokatutako jauretxea, Foruen Enparantzatik gertu. XVII. mendeko eraikuntza bat da, non, mende bereko bi armarri handi ikus daitezkeen bertan eta beste gauza batzuen artean, Rodriguez de Arellanoren armak ikus ditzakegu. Historikoki aipatu beharra dago, jauretxe honetan Alfontso XII.ak lo egin zuela 1875.ean, Larraga bisitatu zuenean. Jauretxeko patioan bertan, kalea inguratuz, lehenengo gerra karlistan (XIX mendea) eraikitako Larragako defentsa zaharraren hondarrak ikus ditzakegu.

Fachada de la Casa-Palacio del Mayorazgo en Larraga

Foruen EnparantzaHasierara igo

Udalerriaren erdialdean kokatuta dagoen enparantza barrokoa, ohiko plaza nagusi baten erdia osatzen duten angeluz kokatutako bi alde arkupedunekin,. Juan de Larreak diseinatu zuen eta duela gutxi zaharberritu da (1987). Eraikin nagusia udalaren egoitza da eta 1742.ean Juan José Vélazek egindako herribilduaren ezkutua buru du. Ondoko eraikinean, gaur egun, hainbat etxebizitza dago. Plazan bertan Larragako Ospitale zaharra ikus dezakegu, adreiluzko puntu erdiko arku-galeria batekin, baita frontoia ere, lehen aipatutako eraikinari atxikiturik.

Imagen de la plaza de los fueros de Larraga

Esparza Jauretxea Subir al principio

Cofradia kalean, Carnicería Enparantzatik jaitsita kokatutako jauretxea. Jauretxe barrokoa da eta portaleko ateburuan ikus daitekeenez, 1825ean zaharberritua. Esparzatarren harzurizko armarria dauka bi balkoiren artean.

Palacio de los Esparza en Larraga

Nieto JauretxeaSubir al principio

San Andres eta Santiago kaleetako bidegurutzean dago kokatuta. XVIII. mendeko jauretxea da, duela gutxi zaharberritu dena eta garai batean kale osoa okupatzen zuena. Fatxadan Esparzatarren bi armarri ikus ditzakegu, Yturgoyendarren oinordekoak, armarri bakoitzaren azpialdean oroitarri batean irakur daitekeenez.

Casa-Palacio Nieto en Larraga

San Miguel Arkanjeluaren elizaHasierara igo

Larragako monumenturik nagusiena da eta gurtza-ordutegian besterik ez da irekitzen. Arkitektonikoki, eraikina estilo artistiko desberdinez osatuta dago. Zaharrenak, erromaniko-gotikoak, tenpluaren sarreran hasi eta barruko zutabeetaraino iristen direnak. XVI eta XVII. mendeetan tenplu zahar hau handitu zen gurutzekari eta burualde berri batekin, bi zutabe nabarmentzen dira lehenengoan eta tronpak eta kapera nagusia estaltzen duen esfera laurdena bigarrenean. Garaiko hiru eraikuntza erabat klasizisten arteko bat izanik, zabalkuntza hau Nafarroako berpizkundeko obra arkitektonikorik hoberenetarikoa bezala hartua izan da. Berezitasun honi edukia eman zion Juan de Villarrealek, Nafarroan berpizkundeko aitzindarietako bat. Gerora, XVIII. mendean, kanpoko dorre barrokoa eraiki zen, Santo Domingo de la Calzadako ereduari jarraituz, eta XIX. mendean, barruko sakristia neoklasikoa eraiki zen.

Ondasun higigarriei dagokionez, lehenik eta behin, Diego Gómezen organoa aipatu beharra legoke, bi teklatukoa, bata barrokoa eta bestea erromantikoa, hauetatik eskuin eskuko turuta nabarmentzen delarik. Sekulako fatxada-erretaula du eta Nafarroako hoberenetariko bat da. Erretaula nagusia, Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) bezala izendatua dagoen obra barrokoa da. Bere titularra San Miguel da eta egilea Fermin de Larrainzar arkitektoa. Nabarmentzen den beste erretaula bat Andre Maria arrosariokoarena da (IKO), barrokoa oraingoko hau ere. Erretaula nagusiaren ezkerraldean dago eta hostotza eta lorez irudikatutako dekorazio aberatsagatik nabaria da, oso fina eta lanketa zainduaz egindakoa, XVI. mendean egindako Ama Birginaren titularra egin zen moduan. Sorospeneko Kristo Santua tenpluaren sarreran dago kokatuta eta Nafarroako aro erromantikotik (XII-XIII mendeak) gurutziltzaturik gelditzen den eskasenetakoa da. Larragan debozio handia zaio eta horregatik, hain zuzen ere, bertako beste zaindari bat da, bere jaia maiatzaren 3a izanik. IKO bezala izendatua dago, bataio-iturria bezala, azken hau, berpizkundeko zabalkundea (XVI. mendea) egiten zen bitartean eraiki zen.

Exterior de la Iglesia San Miguel en Larraga

Gazteluko parke naturalaHasierara igo

Herria kokatzen den mendi gainean, duela hamarkada gutxi arte gaztelu garrantzitsu bat egon zen, gaur egun, apenas gelditzen da honen hondarrik. Dena dela, lehen aipatutako mendiari buelta emanez pinuz jositako ibilbide bat dago, bertatik erdialdeko zein Arga ibaiko meando ederren panoramiko bikainak ikus daitezke.

Parque natural del castillo en Larraga

Textua: Igor Cacho Ugalde